2022/23 LHko TITULUAK ESKURATZEKO PROBA LIBREAK
Aurreinskripzioa aldia: 2023ko martxoaren 20tik 31ra.
Informazio guztia: [HEMEN].
Lanbide-Heziketako antolamendu orokorrak ezartzen ditu bizitza osoan zehar Lanbide-Heziketako Tituluetarako sarbideko baliabideak eta, haien artean, proben baldintzak (oro har libreak izenaz ezagutzen direnak), 2008/06/19ko AGINDUAn araututak. Proba libreek interesdunei, baldintzak bete ditzatela, Teknikariaren edo Goi MailakoTeknikariaren Tituluak lortzeko aukera ematen diete.
Ebazpen honen bidez deitutako probek ez dakarte deialdiak kontsumitzea.
Teknikari eta Goi-Teknikari Tituluak eskuratzeko proba libreak Hezkuntza-Administrazioaren menpeko Lanbide-Heziketako Ikastetxe Publikoetan egingo da matrikula.
2022/23 ikasturterako proben deialdia, 2023/01/19ko EBAZPENA, argitaratu zen EHAAn.
♦ PROZESUAREN EGUTEGIA:
– Aurrematrikulazio-epea: 2023ko martxoaren 20etik 31ra.
Honako bi era hauetako batean aurkeztu ahal izango dira aurrematrikulak:
– Presentziala: hezkuntza-administrazioaren mende dagoen lanbide-heziketako ikastetxe publikoren batean. Aurrematrikulazioa gauzatzeko unean, egiaztatuko da interesdunak erabiltzailea eta pasahitza duela, eta, halakorik ezean, une horretan bertan eskuratu ahal izango ditu.
– Online: horretarako, Ikasgunea webgunean sartu behar da, Hezkuntza Sailak hartarako diseinatu duen aplikazio informatikoaren bitartez.
- Esleipendunen behin-behineko zerrendak: apirilaren 21ean, Ikasgunean
- Behin-behineko zerrenden aurkako erreklamazioak: apirilaren 27arte
- Esleipendunen behin betiko zerrendak, ordainketa egin aurrekoak: maiatzaren 5ean Ikasgunean
- Prezio publikoa ordaintzea: maiatzaren 12ra arte
- Matrikulatutakoen behin betiko zerrendak: maiatzaren 19an Ikasgunean
- Konpetentziak ebaluatzeko eta aitortzeko deialditik datozen eta sarbide-probak gainditu dituzten pertsonek prezio publikoak ordaintzea: Maiatzaren 29tik lehenengo azterketaren aurreko egun baliodunera arte
- Probak egiteko epea: 2023ko ekaina.
♦ DOKUMENTAZIOA:
– NANaren fotokopia
– Errolda-ziurtagiria
– Sartzeko titulazioa (2015/16 ikasturtetik aurrera Euskal Autonomia Erkidegoan titulatu dutenek ez dute aurkeztu beharko)
♦ BAREMAZIOARAKO:
– Lanbide-esperientzia aitortzearen bidez egiaztatutako gaitasun-unitateen ziurtagiria.
– Onartutako moduluen ziurtagiri ofiziala (Fadurako zentroan ikasi ez duten ikasleak soilik)
INFORMAZIO LAGUNGARRIA
BALIOZKOTZEAK
Abenduaren 9ko 1085/2020 Errege Dekretuaren arabera, proba horietan EZIN izango da moduluen baliozkotzerik eskatu .