Zer da Eskaintza Partziala?
Prestakuntza modular hau metagarria da, eta aukera ematen du tituluen barneko eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko konpetentzia-unitateei lotutako lanbide-moduluak egin eta Lanbide Heziketako titulua lortzeko.
Kualifikazio-maila hobetu nahi izan ezkero eta erregimen arrunteko programazio-ordutegia bete ezinik (matrikula ziklo osorako da), Heziketa-Zikloa moduluka (irakasgaiak) egiteko eta modulu horiek banan-banan ziurtatzeko aukera ematen du Eskaintza Partzialak. 18 urtetik gora izatea eta Lanbide-Heziketako zikloetan sartzeko baldintzak betetzea beharrezkoak dira: Erdi-mailako zikloetan eta Goi-mailako zikloetan, aukeratutako zikloaren arabera.
Matrikula konpetentzia-unitateka egiten da. Konpetenzia-unitate horiek Lanbide Heziketako tituluek osatzen duten moduluekin lotuta daude. Salbuespena: desagertzeko dauden LOGSE zikloetan, matrikula moduluka egingo da.
Iturria: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila. Informazio gehiagorako egin klik hemen.
Fadura Ikastetxean 2022/23 ikasturterako dauden prestakuntza-ekintzak.
Osasun-larrialdietako Teknikaria A Eredua
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
- Osasun-zukidura (132h)
- Mekanikako mantentze-lan prebentiboa (99h)
- Laguntza psikologiakoa larrialdi-egoeretan (99h)
- Ingeles teknikoa. (33h)