Jarraian, Fadura Ikastetxeak ikasturtean zehar burututako proiektuen zerrenda ikusi daiteke:

Proiektuak

CIFP Fadura LHIIn, erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntzaren metodologiarekin esperimentatzen ari gara.

ETHAZI ikaskuntza-metodologia berri bat da, eta, bertan, heziketa-ziklo bakoitzeko ikasleak, lortu behar dituen gaitasun teknikoak eskuratzeaz gain, beste zeharkako gaitasun batzuk lortzen ditu, karrera profesionalean lagunduko diotenak. Hau da, talde-lana, komunikazioa, inplikazioa, ekimena, erantzukizuna.

CIFP FADURA LHII, Ikastetxe elebiduna izatea lortu nahi dugu arlo guztietan, eta horretarako ezin bestekoa da Hizkuntza Proiektua izatea.

Euskararen presentzia eta erabilera hiru eremu nagusitan bultzatuko dugu:

  • Eremu Instituzionalean (Ikastetxearen antolakuntza, normalkuntza sustatzeko erabakiak, ikastetxearen harremanetarako hizkuntz irizpideak eta eskola eta eragileen arteko elkar hartzea)
  • Eskolako kideen hizkuntzazko prestakuntza eta erabileran (ikasleak, irakasleak, administrariak eta zerbitzuetako langileak)
  • Gelaz kanpoko jardueretan (eskola eragilea eta elkarte, erakunde eragileak)

Nahiz eta eremu guztiak garrantzia izan, proiektu honetan lehentasuna honako hauei emango diegu lehentasuna:

  • Hizkuntz politika egokia egitea eta adostea
  • Irakasleen moduluetako formakuntza euskaraz handitzea
  • Lantokiko prestakuntza euskararen presentzia igotzea
  • Ikasleen euskararen erabilera bultzatzea

 

Ikasenpresa programa ikasgeletan eskola-enpresak sortzearen inguruan garatzen den hezkuntza-programa bat da. Proiektu horren helburuen artean dago enpresaren mundua ikasgeletara hurbiltzea eta gaitasun ekintzaileen garapena sustatzea (sormena, berrikuntza, talde-lana, erabakiak hartzea, ekimena, lidergoa, konpromisoa, irmotasuna, negoziazioa, eta abar). Gainera, beste kultura eta gizarte-errealitate batzuetara hurbildu nahi da ikaslea eta ikastetxeen arteko elkarlana sustatu nahi da.

Urratsbat enpresak sortzen laguntzeko programa bat da, erdi- eta goi-mailako Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleei, ikastetxeko ikasle ohiei eta ikastetxearekin prestakuntza ez-arautuaren edo prestakuntza ez-presentzialaren bidez zerikusia duen edozein pertsonari zuzendua.

Urratsbatek aholkularitza integraleko zerbitzu bat eskaintzen dio pertsona ekintzaileari bere enpresa abian jartzeko prozesuan, ikastetxean behar bezala ekipatutako bulego bat erabiltzeko aukera enpresaren funtzionamenduaren lehen hilabeteetarako eta, proiektuak hala eskatzen badu, beste instalazio batzuk erabiltzeko aukera, hala nola ikastetxeko tailerrak, produktuaren prototipoak egiteko azterketa-fasean.

Erasmus+ programek (K102 Erdi Mailako Zikloak eta K103 Goi Mailako Zikloak) bekak eskaintzen dizkiete Lanbide Heziketako Heziketa Zikloetako bigarren mailako ikasleei, Europako Erkidegoko herrialde batean lantokiko prestakuntza-praktikak egin ditzaten.

Praktikak martxotik ekainera bitartean egingo dira, 12 asteko iraupenarekin. Praktikak Lantokiko Prestakuntzako moduluarekin baliozkotu ahal izango dira.

(Informazio guztia eskuratzea)

 

Euskelec es un campeonato donde los participantes deben diseñar y construir un prototipo de un vehículo eléctrico a partir de una base común: motor, controlador de motor y baterías

Euskelec está impulsado por la Viceconsejería de Formación Profesional del Gobierno Vasco, organizado por Tknika (Centro de Investigación e Innovación Aplicada de la Formación Profesional del País Vasco) y co-organizado con Alterity, empresa especializada en sistemas de almacenamiento de energía y vehículo eléctrico.

 

Distantzia luzeko eta erresistentzia handiko rally amateurra da Panda Raid. Urtero martxoan ospatzen da eta  300 taldek baino gehiagok   Panda zahar banatan abentura baten parte hartzen dute. Marokon garatzen da 7 etapako ibilbide baten bidez. Garrantzitsuena ez da denbora eta abiadura; Panda Raid gainditzeak, batez ere, helmugara iristea eskatzen du. Fadura LHII-ko  automozioko irakasle eta ikasleek Panda bat prestatzen dute ikastetxeko ekipo batek Panda Raidean parte har dezan.

 

EuskoSkills  lanbide heziketako sailburuordetzak antolatutako txapelketa bat da, lanbide heziketako olinpiadak. Lehiaketetako bati lotutako  zikloetako  ikasleei zuzenduta dago.

EuskoSkills txapelketa  euskal gizartean lanbide heziketa eta bere familia profesionalen aniztasuna sustatzeko aukera paregabea da. EuskoSkills Txapelketako modalitate bakoitzean lehen postuan geratu diren ikasleek ‘SpainSkills’ txapelketan parte hartzeko aukera izaten dute.

Informazio gehiago ?

    *Beharrezkoa

    Google reCAPTCHA pribatutasun-gidalerroak eta zerbitzu-baldintzak. babesten duen inprimakia.