Baterako hezkuntza eredura bidean FADURA LHII ikastetxean aurrerapausoak emango ditu ikasle eta langileen artean eduki, balore eta jarrera parekideen bitartez eta praktika hezitzaile zein zentroaren kudeaketaren bitartez.

Horretarako ondoko ildo hauetan dugu konpromisoa:

  • Genero perspektiba ziklo guztietako kurrikulumetan txertatzea.
  • Ziklo guztietan gizon eta emakumeen artean berdintasunezko sarbidea eta parte hartzea sustatzea ikasleen sexuaren bereizketarekin hausteko.
  • Zentroan berdintasunari buruzko formakuntza koherente eta egonkorra ezartzea.
  • Berdintasunaren alde hezigunean sentsibilizazio eta komunikazio ekintza jarraituak garatzea.
  • Politika globaletan berdintasunaren aldeko apustua txertatzea, baita zentroan bertan modu zehatz batean ere.
  • Emakume eta gizonezkoen artean berdintasunezko parte hartzea sustatzea heziguneko ordezkaritza eta erabakigune espazioetan.
  • Berdintasuna sustatzeko ikastetxeak sortutako egitura zehatzak sendotzea.

CIFP FADURA LHIIko zuzendaritzak, ikastetxeko beste kideekin batera, bere gain hartzen du ondoko erantzunkizuna: kalitateko zerbituza eskaintzea gure bezeroei ingurugiroarekin begirunez jokatuz eta barneko pertsonekin segurtasuna bermatuta, beraien premiak eta itxaropenak bete daitezen. Horregatik, gure kudeaketa sistema bateratuaren jarduera esparru guztietan, ezinbestekotzat jotzen dugu bai erakundea osatzen duten pertsona guztiei, baita bere izenean jarduten dutenei ere, informatzea, komunikatza, formatzea, parte hartzea eta kontsultatzea.

Horregatik, egunean-egunean ahalegintzen gara ondoko helburuak lortzeko:

  • Gure kudeaketa sistema bateratuaren eraginkortasuna eta bere jarduera esparruko betebeharren etengabeko hobekuntza.
  • Gure jarduerari loturiko legeak eta geuk gure gain hartutako betekizunak gordetzea.
  • Langileen segurtasuna eta osasuna bermatzea, ikastetxean edo ikastetxearen izenean burutzen duten lanari loturiko kutsadura eta arriskuak aurreikusiz.
  • Ikastetxearen helburuak zehaztea, beharrezkoa denean berrikustea, janikaraztea eta betearaztea, Kudeaketa Politika abiapuntutzat hartuta.

Kalitatearekin dugun konpromesua erakunde osoario dagokio; horregatik, ikastetxea osatzen duten kide guztiek hartu dute bere gain sistemaren eraginkortasunaren etengabeko hobekuntzan parte hartzeko erantzukizuna, baita zenbait baldintza betetzeko bai “Bezeroekin”, baita indarreko lege eta araudiarekin. Helburu hauetarako, Ikastetxeko Zuzendaritzak baliabideak jarriko ditu beharrezko formakuntza maila lortzeko bere funtzioak garatze aldera.

CIFP FADURA LHIIak ildo hauek jarraitzen ditu:

  • Aintzat hartzen du, zentroko helburu pedagogiko nagusiak, ikasleen emaitza akademikoak eta beren lanerako eta ikasketetarako gaitasunaren hobekuntza eta lan munduan barneratzea direla.
  • Planifikatu egiten du irakaskuntza, zehaztu egiten ditu ahalik eta gehien iraka-ikas jarduerak, eta aztertu egiten ditu beren eraginkortasuna hobetzeko.
  • Bere orientazio pedagogikoaren eta profesionalaren ildo nagusiak, ikasketa eta enplegotasunean garatzen ditu.
  • Irakasgai eta modulu berdinak irakasten dituzten irakasleen artean, irakas-ikas jarduerak, baita helburuak, irakasbideak eta baliabide didaktikoak ere, partekatu egiten dira.
  • Garrantzi berezia ematen die irakasle taldeei, ikasleen ikasketarean jarraipenerako.
  • Zeharkako proiektuak sustatzen ditu departamentu didaktikoen parte hartzea bultzatzeko.
  • Ikaslearen banakotasuna aintzat hartzen du, eta tutoretza lan ahalik eta pertsonalizatuena burutzen du, ikasketa eta lanerako orientazioaren arloan.
  • Aintzat hartzen du, ikaskuntza, gaitasunak lortzea dela, ez jakintza igortze hutsa. Metodologiaren bitartez, ikasteaz gain, irakastea ere lortu nahi dugu.
  • Ondoko gaitasunak sustatu nahi ditu ikaslearengan: ikasketa-teknikoa (jakintza), prozedurazkoak (egiten jakitea), Zeharkakoak (izaten eta egoten jakitea).
  • Ahalegindu egiten da, ikasleak eta ikastetxeko langileak ingurugiroaren garantiaz jabetu daitezen.
  • Heziketa gero eta integralagorantz jotzen du, eta ingurugiroari loturiko ekintzak burutzen ditu ikasgelan.

Aurreko ildoak, urteko plangintzan eta ikastetxearen helburuetan gauzatzen dira, eta neurgarriak izan beharko dira, beraien betetze maila aldizka neurtu ahal izateko.

CIFP FADURA LHII kalitatean oinarritutako kudeaketa sistema baten barruan dagoenez, Ingurugiroaren kudeaketan ere parte hartu behar duela onartzen du.

Beraz, gure ikastetxeak honako ingurugiroko helburuak jarraitzen ditu:

  • Ikasle eta langile guztiek kontzientzia hartzea ingurugiroko gai honetan.
  • Integratuago den ikaskuntza bat ezartzea, inguruarekiko errespetuan datzan aktibitateak gelan garatuz.
  • Ingurugiroko legedia betetzea.
  • Ingurugiroko prebentzioarekiko konpromezua bereganatzea baita kutsaduraren prebentzio ere eta inguruarekin dugun jarrera hobe bidean jartzea gure egunerokoan, gure kudeaketa sistema barneratuz.

Gure ikastetxeko hizkuntza-errealitatetik abiatuta, eta errealitate horren hausnarketaren ondorio gisa, hizkuntzaren irakaskuntzari eta erabilerari dagozkien alderdiak zehaztu nahi ditugu.

Euskararen erabilera eta harekiko jarrera baikorra sustatzeko zehaztuko ditugu honako helburu hauek:

  • Komunikatzeko tresna eragingarria izatea.
  • Harremanetarako hizkuntza nagusia izatea.
  • Edozein arlotan ikasketak euskaraz egiteko aukera izatea.
  • Gure herriko kultura-hedatzailea izatea.

Euskararen erabilera sustatzeko konpromisoa:

  1. Kanpoko zein barrukoekin lehen hitza euskaraz, euskararen erabilera bultzatuz.
  2. D ereduko taldeetan euskararen presentzia nagusi izan, bai klase barruan bai kanpoan.
  3. Euskaldunak hiztun aktiboak izan, eredua izan.
  4. Bilera nagusiak, klaustroak eta batzorde teknikoak bi hizkuntzatan izan: – Hasiera eta bukaerako agurrak euskaraz izango dira beti. – Informazioa ematean ahozkoan euskaraz baldin bada, gazteleraz proiektatuko da, eta alderantziz berdin. – Aktak ele bitan izango dira.
  5. Institutuko dokumentazioa ele bita izan:
    – Estamentuen arteko jakinarazpenak ele bitan izan. – Ikasturteko Plana, mintegietako txostena, koordinazio eta proiektuetako txostenak… Agiri horiek, hizkuntza bakarrean egingo dira, baina bigarren hizkuntzan hasiera eta ondorioak egingo dira. – D ereduko taldeen programazioak, aktak eta oinarrizko material didaktikoa euskaraz izan. – Kanporako dokumentazio idatzia ele bitan izan, hau da, instituzioekin, enpresekin, hornitzaileekin, elkarteekin.
  6. Lantokiko prestakuntzan, talde euskaldunetan euskaraz egitea saiatuko gara, baina ezinbestekoa bada gazteleraz egitea onartuko dugu.
  7. Jarduera osagarrietan, talde euskaldunetan euskaraz egiten saiatuko gara, baina ezinbestekoa bada gazteleraz egitea onartuko dugu.
  8. Euskal kultura helarazteko jarduera berariazkoak bultzatu ditugu eta horrez gain eskualdeko gizarte eragileekin harremanetan izango gara haien ekintzetan parte harzeko.