Zer da Urratsbat?

Urratsbat Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak sustatutako eta TKNIKAK koordinatutako Lanbide Heziketako ikasleek beraien enpresak sortzen laguntzeko programa da.

Enpresa bat sortzea ez da batere lan erraza; horren jakitun, Urratsbateko zentroak enpresa-haztegi bihurtu nahi ditu. Programan parte hartzen duten proiektuek horrela eskatzen dutenean, programako partaideek beste instalazio batzuk ere erabil ditzazkete, hala nola, azterketa fasean dauden prototipoak egiteko tailerrak…

Honez gain, ikastetxe bakoitzak du enpresa proiektuen garrantzia zabaltzeaz (autoenplegua lan merkatuari irteera emateko bide erreal bezala aurkezteko hitzaldiak…) enpresa proiektuen dinamizazioaz (tutorizazioaz) arduratzen den pertsona bat, promotoreari, bere enpresaren sorrera prozesu guztian zehar aholkularitza eskainiko diola eta bere ondoan laguntzaile moduan arituko dela.

 

Nori dago zuzendua?

 

Urratsbat honako hauei zuzentzen zaie: Erdi eta goi mailako Lanbide Heziketako Ikastetxeetako bigarren mailako ikasleei, ikastetxeko ikasle ohiei, urruneko prestakuntzako ikastaroak, Prestakuntza ofizialaz zein kanpokoak Ikastetxe horren bitartez egin dituelako zentro horrekin zerikusi duen edozeini.

 

Zein zerbitzu eskaintzen ditu?

 

  • Ikastetxe bakoitzean, prozesua abian den artean, uneoro sustatzaileari laguntzeko prest egongo den programaren arduradun bana.
  • Enpresa martxan jartzeko unean Ikastetxeko ekipamendua erabiltzeko aukera (baldin eta ikastetxean horretarako aukera badago, eta hala egiteak klaseak ohiko eran ematea eragozten ez badu).
  • Ekintzaileari, bere negozio ideia, enpresa bihurtzea errazten dion aholkularitza zerbitzu integrala.

 

Kontaktua