Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kultura Sailaren 138/1983 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzan hizkuntza ofizialen erabilera arautzen du, eta ondoren deskribatzen diren irakaskuntza-eredu elebidunak ezartzen ditu:
- A eredua: modulu (ikasgai) guztiak gaztelaniaz ematen dira.
- B+ eredua: modulu (ikasgai) guztiak gaztelaniaz ematen dira, eta horietako batzuk euskaraz ere bai.
- D eredua: modulu (ikasgai) guztiak euskaraz ematen dira.