D eredua

Profesional hau gai izango da:

  • Gizarte- eta kirol-animazioko proiektuen ebaluazio-plana garatu eta erregistratzea, aplikazio-tresnak eta -sekuentzia eta lortutako datuen tratamendua eta helburua zehaztuz, hori guztia informazioaren teknologien laguntzarekin.
  • Gizarte- eta kirol-animazioko proiektua abian jartzeko kudeaketa egitea, hori sustatzeko, garatzeko eta ikuskatzeko beharrezkoak diren baliabideak eta ekintzak antolatuz.
  • Gizarte- eta kirol-animazioko programetako parte-hartzaileen forma fisikoa, gaitasun motorra eta motibazioak ebaluatzea, datuak programen planteamendurako eta atzeraelikadurarako baliagarriak izateko moduan tratatuz.
  • Banakako, taldeko, erremintako eta jolaseko gorputz- eta kirol-ekintzen irakaskuntza programatzea, parte-hartzaileen, dauden baliabideen eta jarraipen-datuen arabera, metodologia didaktikoa eta animazioko metodologia egokiena eskainiz, baita desgaitasuna duten pertsonentzako egokitzapenak ere.
  • Gizarte- eta kirol-inklusioko jarduerak programatzea, taldeen ezaugarrien, dauden baliabideen eta jarraipen-datuen arabera, eta esku hartzeko metodologia egokiena eskaintzea.
  • Gorputz- eta kirol-ekintzen eta jolasen bidezko olgeta programatzea, taldeen ezaugarrien, dauden baliabideen eta jarraipen-datuen arabera, animazioko metodologia egokiena eskainiz, baita desgaitasuna duten pertsonentzako egokitzapenak ere.
  • Era guztietako parte-hartzaileentzako gorputz- eta kirol-jarduerak eta jolasak irakasteko saioen ariketak eta atazak diseinatzea, egokitzea eta sekuentziatzea, saioetako helburuak eta faseak errespetatuz.
  • Adinekoentzako eta bazterkeria-arriskuan daudenen gizataldeentzako gizarte- eta kirol-inklusioko jardueretako ariketak eta atazak diseinatzea eta sekuentziatzea, saio edo jardueren helburuak eta faseak errespetatuz.
  • Era guztietako parte-hartzaileentzako jolas-saio edo -jardueretako ariketak eta atazak diseinatzea, egokitzea eta sekuentziatzea, programatutako saio edo jardueretako helburuak eta faseak errespetatuz, eta jardueraren eta taldearen dinamikari egokituz.
  • Jarduerak gauzatzeko beharrezkoak diren baliabideak daudela bermatzea, beharrezkoak diren espazioak, ekipoak eta materialak prestatuz.
  • Jarduerak gauzatzean istripuak dituzten parte hartzaileei oinarrizko arreta ematea, lehen laguntzak aplikatuz.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:

  • Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
  • Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
  • Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
  • Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
  • Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
  • Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
  • Unibertsitate-titulua izatea.
  • Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
  • Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
  • Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
  • Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.

Profesional honek arlo hauetan gauzatzen du bere jarduera: gizarte-animazioa, gorputz- eta kirol-irakaskuntza testuinguru eta adin desberdinetan, animazio turistikoa eta haur eta gazteentzako hezkuntza-aisialdiko jarduerak; eta jardueren planifikazioaz, antolakuntzaz eta ebaluazioaz arduratzen da.

Halaber, era guztietako erabiltzaileentzako eta turismo aktiboko enpresentzako lehiaketa ez-ofizialen eta gorputz- eta kirol-ekitaldi txikien antolakuntzaz arduratu daiteke.

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:

  • Gorputz- eta kirol-ekintzen eta jolas-jardueren animatzailea.
  • Instalazio turistikoetako gau-jaien, ikuskizunen eta jolas-jardueren animatzailea.
  • Enpresa turistikoen edo erakunde publiko eta pribatuen kirol-instalazioetako gorputz- eta kirol-jardueren koordinatzailea.
  • Haurrentzako eta gazteentzako hezkuntza-aisialdiko koordinatzailea.
  • Kanpalekuen, gazte-aterpeen, kolonia-etxeen, abeletxe-eskolen, gaztelekuetako gelen eta natura-eskolen koordinatzailea.
  • Curriculumetik kanpoko jardueren koordinatzailea eskola-eremuan.
  • Kanpamendu, gazte-aterpetxe, kolonia-etxe, baserri-eskola, gaztetxe-gela, natura-eskoletako zuzendaria.
  • Animazio turistikoko sailaren burua.
  • Kirol-lehiaketa ez ofizialetako kronometratzailea, epailea eta arbitroa.
  • Ur instalazioetan soroslea.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:

  • Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
  • Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
  • Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

Iraupena: 2000 Ordu

Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:

  • Aisialdiko eta denbora libreko jarduerak. (140 o.)
  • Talde-dinamizazioa. (99 o.)
  • Egoera fisikioa baloratzea eta istripuetan esku-hartzea. (198 o.)
  • Gizarte- eta kirol-animazioa planifikatzea. (40 o.)
  • Animazio-turistikoko jolasak eta jolas-jarduera fisikoak. (99 o.)
  • Banakako kirol-jarduera fisikoak. (231 o.)
  • Taldeko kirol-jarduera fisikoak. (165 o.)
  • Tresna bidezko kirol-jarduera fisikoak. (160 o.)
  • Gizarte-inklusiorako kirol-jarduera fisikoak. (160 o.)
  • Kirol-jarduera fisikoak irakateko metodologia. (99 o.)
  • Gizarte- eta kirol-irakaskuntzako eta -animazioko proiektua. (50 o.)
  • Ingeles teknikoa. (40 o.)
  • Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
  • Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
  • Lantokiko prestakuntza. (360 o.)

Qué dicen de nosotros