A Eredua
(Ingeles eleanitza aukera)
• Instalazio eta sistema automatikoak arauzko zehaztapenen eta jarraibideen arabera konfiguratzea.
• Instalazio automatikoan beharrezkoak diren kableatu eta interkonexioko tresneriak eta elementuak hautatzea, zehaztapenei eta arauzko aginduei jarraituta.
• Kontrol-programak lantzea, zehaztapenen arabera eta instalazioaren ezaugarri funtzionalen arabera.
• Tresneria konfiguratzea eta, horretarako, komunikazio-sareak kontrolatzeko eta kudeatzeko programak garatzea, industria-automatizazioko sistemetako bus estandarren bitartez.
• Instalazio eta sistema automatikoetako planoak eta eskemak lantzea, betiere tresnerien ezaugarriak eta instalazioaren ezaugarri funtzionalak kontuan izanik, eta lagundutako diseinuko informatika-tresnak erabilita.
• Zehaztapenak abiapuntu izanik, instalazio automatikoak abian jartzeko muntaiaren protokoloa, probak eta jarraibideak definitzea.
• Instalazioa dokumentazio teknikoaren arabera zuinkatzea, bere eskumeneko arazoak konponduz eta beste kontingentzia batzuen berri emanez, muntatze-lanen bideragarritasuna ziurtatzeko.
• Sistema automatikoetan instalazio elektriko eta elektronikoekin, kontrolekoekin eta komunikazio-azpiegiturekin lotzen diren tresnak eta elementuak gainbegiratzea eta/edo muntatzea.
• Instalazioak eta tresneria gainbegiratzea eta/edo mantentzea, eta, horretarako, egiaztapen-eragiketak egitea, matxurak aurkitzea, doitzea eta elementuak ordeztea, funtzionamendua berrezartzeko.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Profesional honek sistema automatiko industrialekin lotzen diren enpresa publikoetan eta pribatuetan egiten du lan, automatizazio industrialeko sistemak diseinatzearen, muntatzearen eta mantentzearen arloetan.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Automatizazio industrialeko sistemak muntatzeko eta mantentzeko lanak gainbegiratzen dituen taldeko burua.
• Aparatu, koadro eta tresneria elektronikoen egiaztatzailea.
• Lantegi elektromekanikoko taldeko burua.
• Automatizazio industrialeko sistemak mantentzeko lanen antolamenduko teknikaria.
• Automatizazio industrialeko sistemak abian jartzeko teknikaria.
• Automatizazio industrialeko sistemetako kontrol-sistemen proiektugilea.
• Automatizazio industrialeko sistemetako neurketa- eta erregulazio-sistemen proiektugilea.
• Automatizazio industrialeko sistemetan, komunikazio-sareen proiektugilea.
• Robot industrialen programatzaile kontrolatzailea.
• Kontrol elektrikoko sistemen diseinuko teknikaria.
• Automatizazio industrialean integratutako zirkuituen eta sistemen diseinatzailea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Iraupena: 2000 Ordu
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
♦ Sistema elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak. (165 o.)
♦ Sistema sekuentzial programagarriak. (165 o.)
♦ Neurketa- eta erregulazio-sistemak. (165 o.)
♦ Potentzia-sistemak. (198 o.)
♦ Dokumentazio teknikoa. (99 o.)
♦ Industria-informatika. (99 o.)
♦ Sistema programagarri aurreratuak. (120 o.)
♦ Industria-robotika. (100 o.)
♦ Komunikazio industrialak. (140 o.)
♦ Automatizazio industrialeko sistemen integrazioa. (140 o.)
♦ Automatizazioko eta robotika industrialeko proiektua. (50 o.)
♦ Ingeles teknikoa. (40 o.)
♦ Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
♦ Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
♦ Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Informazio gehiago
