D eredua

Haur Hezkuntzako lehen ziklorako hezkuntza-proiektuak diseinatzea, aplikatzea eta ebaluatzea.

Profesional hau gai izango da:

  • Haurrekin eta haien familiakoekin arreta sozialeko eta hezkuntza-jarduneko jarduerak programatzeko, diseinatzeko eta gauzatzeko.
  • Beste profesional edo zerbitzu batzuen parte-hartzea eskatzen duten haurren eta familien beharrei erantzungo dieten baliabideak eta prozedurak erabiltzeko.
  • Kontingentzien aurrean jarduteko, segurtasuna eta konfiantza transmitituta.
  • Jardun-prozesua eta lortutako emaitzak ebaluatzeko, dagokion dokumentazioa kudeatuta eta informazioa transmitituta.
  • Bere lanbide-jardueraren inguruko ezagupen zientifikoak eta teknikoak egunean edukitzeko, bizitza osoan ikasteko dauden baliabideak erabilita.
  • Haurrekin eta horien familiekin, dagokion taldeko kideekin eta bestelako profesionalekin harreman arinak izateko: gizarte-trebetasunak, eta kultura-aniztasuna kudeatzeko gaitasuna erakusteko, eta sortzen diren gatazketarako konponbideak ekartzeko.

Irakaskuntza horietan, honako zeregin hauetarako beharrezko ezagupenak hartzen dira barnean:

    • Laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jarduerak egiteko.
    • Elikagai-manipulatzaileen txartela lortzeko.

Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:

    • Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
    • Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
    • Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
    • Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
    • Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
    • Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
    • Unibertsitate-titulua izatea.
    • Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
    • Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
    • Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
    • Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
          • Haur Hezkuntzako lehen zikloko haur-hezitzailea.
          • Arrisku sozialean dauden adingabeekin (0-6 urte) edo familiei laguntzen lan egiteko berariazko erakundeetako eta/edo programetako hezitzailea.
          • 0 eta 6 urte bitarteko adingabeekin aisia eta denbora libreko programa edo jardueretako hezitzailea: ludotekak, kultura-etxeak, liburutegiak, ikastetxeak, aisiaguneak, landetxe eskolak, etab.

    Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

    Lanak:

          • Hezkuntza formalaren eta ez-formalaren sektorean eta haurrentzako arretarako gizarte-zerbitzuen sektorean.

    Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:

          • Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
          • Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
          • Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

    Iraupena: 2000 Ordu

    Lanbide-moduluak:

          • Haur-hezkuntzaren didaktika. (200 o.)
          • Haurraren autonomia pertsonala eta osasuna. (198 o.)
          • Haur-jolasa eta bere metodologia. (140 o.)
          • Adierazpena eta komunikazioa. (198 o.)
          • Garapen kognitiboa eta motorra. (198 o.)
          • Garapen sozioafektiboa. (165 o.)
          • Gizarte-trebetasunak. (132 o.)
          • Familiekin lankidetzan aritzea eta arrisku sozialean dauden adingabeei arreta eskaintzea. (100 o.)
          • Haurrei arreta eskaintzeko proiektua. (50 o.)
          • Lehen laguntzak. (60 o.)
          • Ingeles teknikoa. (40 o.)
          • Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
          • Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
          • Lantokiko prestakuntza. (360 o.)

    Qué dicen de nosotros