A eta D ereduak
Larrialdi indibidual edo kolektibo baten nahiz katastrofe baten aurrean, pazientea osasun-zentrora lekualdatzea, ospitaleaurreko ingurunean oinarrizko osasun-laguntza eta laguntza psikologikoa ematea, osasun-arloko teleoperazio- eta telelaguntza-jarduerak gauzatzea, eta larrialdi-planak, aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak eta osasun-logistika antolatu eta garatzen laguntzea.
Profesional hau gai izango da:
- Pazientea edo biktima ebakuatzeko, mobilizazio- eta immobilizazio-teknikak erabilita, eta, horretarako, gidatzeko era haren baldintzetara egokitzeko eta erreferentziazko osasun-zentrora segurtasunez lekualdatzeko.
- Bestelako larrialdi-egoeretan, estutasuneko eta hasierako oinarrizko arretako egoeretan oinarrizko bizi-euskarriko teknikak (aireztapenekoak eta zirkulaziokoak) aplikatzeko.
- Biktimak orotariko larrialdietan eta katastrofeetan sailkatzen laguntzeko.
- Krisialdiko eta osasun-larrialdiko egoeretan, pazienteari, familiakoei eta eragindakoei oinarrizko laguntza psikologikoa emateko.
- Teleoperazioa eta telelaguntza kudeatzen dituzten zentroetan jasotako osasun-laguntzaren eskaerari erantzuteko.
- Pertsonal medikoari eta erizaintzakoari laguntzeko, osasun-larrialdiko egoeran dagoen pazienteari bizi-euskarri aurreratua ematen.
- Osasun-ibilgailuaren tresneria medikoen eta baliabide osagarrien oinarrizko funtzionamendua egiaztatzeko.
- Osasun-materialaren izakinak kontrolatzeko eta birjartzeko.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua izatea.
- Oinarrizko Lanbide titulua izatea.
- Goi-mailako batxiler-titulua izatea.
- Unibertsitate-titulua izatea.
- Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
- Teknikari laguntzaile titulua izatea.
- Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria izatea.
- Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2206 Lege Organikoaren arabera ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua.
- Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua izatea.
- Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatuetan erdi-mailako zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaroa gainditu izana, eta 17 urte beteak izatea proba amaitzen den urtean.
- Erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana.
- Hasierako Kalifikazio Programa baten derrigorrezko moduluak gainditu izana Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen lehenengo kurtsoa ezarri aurretik.
- Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) lehenengo bi kurtsoak gainditu izana, denera, gainditu gabeko bi irakasgairekin, gehienez.
- Erdi-mailako irakaskuntzen erreformako lehenengo ziklo esperimentalaren 2. kurtsoa gainditu izana.
- Arte aplikatuak eta lanbide artistikoen 63ko planaren esperimental komunen 3. kurtsoa gainditu izana.
- Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
- Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko b) hizkian ezarritako goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko titulazio baliokideren bat izatea egiaztatzea.
- Ondorio akademikoetarako, aurrekoetako baten baliokide deklaratutako bestelako prestakuntza-ikasketak edo -ikastaroak gainditu izana.
- Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
- Osasun-garraioa.
- Osasun-larrialdiak.
- Telelaguntza.
- Urgentziak eta larrialdiak koordinatzeko zentroak.
Lanak:
- Osasun-sektorean egingo du lan, pazienteak edo biktimak lekualdatzen, eta hasierako osasun-laguntza eta laguntza psikologikoa ematen. Gainera, babes zibilaren esparruan, larrialdi kolektiboetan edo katastrofeetan osasun-logistika prestatu eta garatzen lagunduko du, eta larrialdi-planak eta aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak prestatzen parte hartuko du.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
- Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
- Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
- Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
- Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
Iraupena: 2000 Ordu
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Ibilgailuaren mekanikako mantentze-lan prebentiboak. (99 o.)
• Osasun-logistika larrialdietan. (147 o.)
• Osasun-zuzkidura. (132 o.)
• Hasierako osasun-laguntza larrialdi-egoeretan. (231 o.)
• Osasun-laguntza berezia larrialdi-egoeretan. (252 o.)
• Pazienteak ebakuatu eta lekualdatzea. (231 o.)
• Laguntza psikologikoa larrialdi-egoeretan. (99 o.)
• Larrialdi-planak eta aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak. (63 o.)
• Telelarrialdiak. (66 o.)
• Oinarrizko anatomofisiologia eta patologia. (99 o.)
• Ingeles teknikoa. (33 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)