A eredua

  • Instalazioak eta tresneria muntatzeko edo mantentzeko lanei ekiteko baliabideak eta bitartekoak biltzea.
  • Instalazioa dokumentazio teknikoaren arabera zuinkatzea, bere eskumeneko arazoak konponduz eta beste kontingentzia batzuen berri emanez, muntatze-lanen bideragarritasuna ziurtatzeko.
  • Informatika-tresneria eta periferikoak muntatzea edo handitzea, eta horien funtzionamendua ziurtatzea eta egiaztatzea, betiere kalitateko eta segurtasuneko baldintzetan.
  • Oinarrizko softwarea, sistema eragileak eta aplikazioak instalatzea eta konfiguratzea, eta horien funtzionamendua ziurtatzea eta egiaztatzea, betiere kalitateko eta segurtasuneko baldintzetan.
  • Azpiegituren eta instalazioen osagaiak (kanalizazioak, kableatua, armairuak, euskarriak, besteak beste) muntatzeko teknikak erabilita muntatzea, betiere kalitateko eta segurtasuneko baldintzetan eta ingurumena errespetatuta.
  • Tresneria (kamerak, seinale-prozesadoreak, telefonoguneak, besteak beste) programazio-tresnak erabilita eta funtzionamendua ziurtatuta instalatzea, betiere kalitateko eta segurtasuneko baldintzetan.
  • Instalazioak eta tresneria mantentzea eta konpontzea, horien elementuak egiaztatzeko, doitzeko edo ordezteko eragiketak eginez eta tresneria birprogramatuz eta funtzionamendua lehengoratuz, betiere kalitateko eta segurtasuneko baldintzetan eta ingurumena errespetatuta.
  • Instalazioaren edo tresneriaren funtzionamendua egiaztatzea, proba funtzionalak eta egiaztatzekoak eginez, hura zerbitzuan jartzeko.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua izatea.
  • Oinarrizko Lanbide titulua izatea.
  • Goi-mailako batxiler-titulua izatea.
  • Unibertsitate-titulua izatea.
  • Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
  • Teknikari laguntzaile titulua izatea.
  • Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria izatea.
  • Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2206 Lege Organikoaren arabera ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua.
  • Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua izatea.
  • Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatuetan erdi-mailako zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaroa gainditu izana, eta 17 urte beteak izatea proba amaitzen den urtean.
  • Erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana.
  • Hasierako Kalifikazio Programa baten derrigorrezko moduluak gainditu izana Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen lehenengo kurtsoa ezarri aurretik.
  • Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) lehenengo bi kurtsoak gainditu izana, denera, gainditu gabeko bi irakasgairekin, gehienez.
  • Erdi-mailako irakaskuntzen erreformako lehenengo ziklo esperimentalaren 2. kurtsoa gainditu izana.
  • Arte aplikatuak eta lanbide artistikoen 63ko planaren esperimental komunen 3. kurtsoa gainditu izana.
  • Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
  • Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko b) hizkian ezarritako goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko titulazio baliokideren bat izatea egiaztatzea.
  • Ondorio akademikoetarako, aurrekoetako baten baliokide deklaratutako bestelako prestakuntza-ikasketak edo -ikastaroak gainditu izana.
  • Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.

Lanposturik adierazgarrienak dira:

  • Etxebizitza-eraikinetako telekomunikazioen instalatzailea.
  • Antena-instalatzailea.
  • Segurtasun-sistemen instalatzailea.
  • Sare lokaletako eta telematikako teknikaria.
  • Sare lokalen instalazioko eta mantentze-lanetako teknikaria.
  • Telefonia-instalatzailea.
  • Tresneria telefoniko eta telematikoen instalatzailea eta muntatzailea.
  • Soinu-instalazioetako teknikaria.
  • Megafonia-instalatzailea.
  • Sistema domotikoen instalatzailea eta mantentzailea.
  • Informatika-tresneriaren teknikari instalatzaile eta mantentzailea.
  • Irrati-sistemen muntatze- eta mantentze-lanetako teknikaria.

 

 

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:

  • Profesional honek mikroenpresetan eta enpresa txikietan eta ertainetan egingo du lan, batez ere pribatuetan, telekomunikazio-azpiegiturak, telebista-zirkuitu itxiko instalazioak eta segurtasun elektronikokoak, telefonoguneak eta ahots- eta datu-sareen azpiegiturak, megafonia- eta sonorizazio-instalazioak, irrati-komunikazioen instalazioak, sistema domotikoak eta informatika-tresneria muntatzeko eta mantentzeko arloetan, bere kontura zein besteren kontura.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:

  • Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
  • Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
  • Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
  • Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.

Iraupena: 2000 Ordu

Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:

  • Etxebizitzetako eta eraikinetako telekomunikazio-azpiegitura komunak. (105 o.)
  • Instalazio domotikoak. (126 o.)
  • Elektronika aplikatua. (231 o.)
  • Mikroinformatika-tresneria. (165 o.)
  • Datu-sareen eta telefonia-sistemen azpiegiturak. (165 o.)
  • Oinarrizko instalazio elektrikoak. (264 o.)
  • Megafonia- eta sonorizazio-instalazioak. (105 o.)
  • Telebista-zirkuitu itxia eta segurtasun elektronikoa. (126 o.)
  • Irrati-komunikazioen instalazioak. (132 o.)
  • Ingeles teknikoa. (33 o.)
  • Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
  • Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 o.)
  • Lantokiko prestakuntza. (380 o.)

Informazio gehiago

    *Beharrezkoa

    Google reCAPTCHA pribatutasun-gidalerroak eta zerbitzu-baldintzak. babesten duen inprimakia.

    Qué dicen de nosotros