A eta D ereduak
Profesional hau gai izango da:
- Materialak prestatzeko eta bere eskumeneko arloetan kontsultako/unitateko informazioa prozesatzeko.
- Bezeroari/pazienteari erizaintzako zaintza osagarriak aplikatzeko.
- Pazientearen ingurunea eta kontsultetan/unitateetan/zerbitzuetan erabiltzen den osasun-materiala eta -tresneria osasun-baldintzetan mantentzeko.
- Pazienteari/bezeroari zaintza psikikoak ematen laguntzeko, eta laguntza psikologikoko eta osasun-heziketako teknikak bere mailan aplikatzeko.
Ahoaren eta hortzen osasun-tresnerian instrumentazio-zereginak egiteko.
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua izatea.
- Oinarrizko Lanbide titulua izatea.
- Goi-mailako batxiler-titulua izatea.
- Unibertsitate-titulua izatea.
- Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
- Teknikari laguntzaile titulua izatea.
- Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria izatea.
- Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2206 Lege Organikoaren arabera ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua.
- Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua izatea.
- Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatuetan erdi-mailako zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaroa gainditu izana, eta 17 urte beteak izatea proba amaitzen den urtean.
- Erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana.
- Hasierako Kalifikazio Programa baten derrigorrezko moduluak gainditu izana Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen lehenengo kurtsoa ezarri aurretik.
- Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) lehenengo bi kurtsoak gainditu izana, denera, gainditu gabeko bi irakasgairekin, gehienez.
- Erdi-mailako irakaskuntzen erreformako lehenengo ziklo esperimentalaren 2. kurtsoa gainditu izana.
- Arte aplikatuak eta lanbide artistikoen 63ko planaren esperimental komunen 3. kurtsoa gainditu izana.
- Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
- Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko b) hizkian ezarritako goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko titulazio baliokideren bat izatea egiaztatzea.
- Ondorio akademikoetarako, aurrekoetako baten baliokide deklaratutako bestelako prestakuntza-ikasketak edo -ikastaroak gainditu izana.
- Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
- Lehen mailako arreta eta arreta komunitarioa: etxez etxekoa, osasunaren sustapena, ahoaren eta hortzen osasuna, kontsultak eta zaharren egoitzak.
- Arreta espezializatua: kontsultak, ospitaleratzea, larrialdiak, pediatria, unitate bereziak (zainketa intentsiboetako unitatea, eta abar), geriatria, eta abar.
- Osasun-etxeak, bainuterapiako zentroak, eta Ministerioetako, Autonomia Erkidegoetako edo Udaletako gizarte-gaietako sailak.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?
- Erizaintzako zaintza osagarrietako teknikaria.
- Gizarte-erakundeetan mendeko pertsonei arreta ematea.
- Mendeko pertsonei etxean arreta ematea.
Iraupena: 1400 Ordua
Ikastetxean, prestakuntza teoriko-praktikoaren bitartez. Edukiak honako lanbide-modulu hauetan biltzen dira:
- Administrazio-eragiketak eta osasungintzako dokumentazioa. (60 o. oinarrizkoak – 80 o. finkoak)
- Erizaintzako oinarrizko teknikak. (309 o. oinarrizkoak – 370 o. finkoak)
- Ospitaleko higienea eta materialaren garbiketa. (175 o. oinarrizkoak – 210 o. finkoak)
- Osasunaren sustapena eta pazientearentzako laguntza psikologikoa. (80 o. oinarrizkoak – 90 o. finkoak)
- Laguntza odontologiko-estomatologikoko teknikak. (70 o. oinarrizkoak – 90 o. finkoak)
- Lan-giroko harremanak (LGH) (60 o. oinarrizkoak – 60 o. finkoak)
- Laneko prestakuntza eta orientabidea (LPO) (60 o. oinarrizkoak – 60 o. finkoak)
- Kalitatea eta etengabeko prestakuntza (40 o. oinarrizkoak – 40 o. finkoak)
- Lantokiko prestakuntza (LP). (336 o. oinarrizkoak – 400 o. finkoak)