Ikasketaren iraupena 1400h Lanbide arloak Osasungintza
Eredua A - D Txanda Eguneko

Pazienteari/bezeroari laguntzea eta bere inguruneko osasun-baldintzen arloan lan egitea, honako kasuetan: laguntza espezializatuko eta lehen mailako laguntzako zentroetan erizaintza-taldeko kide gisa,  erizaintzako diplomatuaren menpe egongo delarik, edota, kasua bada, libreki dihardutenengandik eratorritako osasun-zerbitzuetan osasun-taldeko kide gisa, dagokionaren ardurapean.

Ikastetxean, prestakuntza teoriko-praktikoaren bitartez.
Edukiak honako lanbide-modulu hauetan biltzen dira:

  • Administrazio-eragiketak eta osasungintzako dokumentazioa. (85 ordu)
  • Erizaintzako oinarrizko teknikak. (429 ordu)
  • Ospitaleko higienea eta materialaren garbiketa. (205 ordu)
  • Osasunaren sustapena eta pazientearentzako laguntza psikologikoa. (118 ordu)
  • Ingeles profesionala (60 ordu)
  • Laguntza odontologiko-estomatologikoko teknikak. (99 ordu)
  • Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I. (90 ordu)
  • Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II. (60 ordu)
  • Ekoizpen-sektoreei aplikatutako digitalizazioa. (30 ordu)
  • Ekoizpen-sistemari aplikatutako jasangarritasuna (30 ordu)
  • Proiektu intermodularra (50 ordu)
  • Hautazko modulua (80 ordu)

Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua izatea.
  • Oinarrizko Lanbide titulua izatea.
  • Goi-mailako batxiler-titulua izatea.
  • Unibertsitate-titulua izatea.
  • Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
  • Teknikari laguntzaile titulua izatea.
  • Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria izatea.
  • Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2206 Lege Organikoaren arabera ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua.
  • Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua izatea.
  • Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatuetan erdi-mailako zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaroa gainditu izana, eta 17 urte beteak izatea proba amaitzen den urtean.
  • Erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana.
  • Hasierako Kalifikazio Programa baten derrigorrezko moduluak gainditu izana Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen lehenengo kurtsoa ezarri aurretik.
  • Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) lehenengo bi kurtsoak gainditu izana, denera, gainditu gabeko bi irakasgairekin, gehienez.
  • Erdi-mailako irakaskuntzen erreformako lehenengo ziklo esperimentalaren 2. kurtsoa gainditu izana.
  • Arte aplikatuak eta lanbide artistikoen 63ko planaren esperimental komunen 3. kurtsoa gainditu izana.
  • Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
  • Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko b) hizkian ezarritako goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko titulazio baliokideren bat izatea egiaztatzea.
  • Ondorio akademikoetarako, aurrekoetako baten baliokide deklaratutako bestelako prestakuntza-ikasketak edo -ikastaroak gainditu izana.
  • Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.

Profesional hau gai izango da:

  • Materialak prestatzeko eta bere eskumeneko arloetan kontsultako/unitateko informazioa prozesatzeko.
  • Bezeroari/pazienteari erizaintzako zaintza osagarriak aplikatzeko.
  • Pazientearen ingurunea eta kontsultetan/unitateetan/zerbitzuetan erabiltzen den osasun-materiala eta -tresneria osasun-baldintzetan mantentzeko.
  • Pazienteari/bezeroari zaintza psikikoak ematen laguntzeko, eta laguntza psikologikoko eta osasun-heziketako teknikak bere mailan aplikatzeko.
  • Ahoaren eta hortzen osasun-tresnerian instrumentazio-zereginak egiteko.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

  • Erizaintzako zaintza osagarrietako teknikaria.
  • Gizarte-erakundeetan mendeko pertsonei arreta ematea.
  • Mendeko pertsonei etxean arreta ematea.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

  • Lehen mailako arreta eta arreta komunitarioa: etxez etxekoa, osasunaren sustapena, ahoaren eta hortzen osasuna, kontsultak eta zaharren egoitzak.
  • Arreta espezializatua: kontsultak, ospitaleratzea, larrialdiak, pediatria, unitate bereziak (zainketa intentsiboetako unitatea, eta abar), geriatria, eta abar.
  • Osasun-etxeak, bainuterapiako zentroak, eta Ministerioetako, Autonomia Erkidegoetako edo Udaletako gizarte-gaietako sailak.

 

To top
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.