A eredua

Zirkuitu elektronikoak konfiguratzea, blokeko egitura ezagututa.

  • Zirkuitu elektroniko analogikoen eta digitalen parametroak kalkulatzea, sarrera/irteerako etapen balioak identifikatuta, baita seinalearen egokitzapenekoak eta tratamendukoak ere.
  • Zirkuitu analogiko mikroprogramagarrien eta elektronika digitaleko zirkuitu mikroprogramagarrien funtzionamendua egiaztatzea, neurtzeko tresneria eta analisi eta konfigurazioko software-sistemak erabilita.
  • Mantentze-aurrekontua lantzea, alderdi teknikoak eta ekonomikoak erkatuta, irtenbiderik onena eskaintzeko.
  • Mantentze zuzentzailerako esku-hartzeak zerbitzu-mailaren arabera antolatzea eta kudeatzea, giza baliabideak eta baliabide materialak optimizatuta.
  • Materialen eta tresneriaren hornidura eta biltegiratzea kudeatzea, logistika zehaztuta eta izakinak kontrolatuta.
  • Mantentze-lanak egitea, tresneriaren eta sistemen dokumentazio teknikoa eta baldintzak kontuan izanik.
  • Tresnerian eta sistemetan disfuntzioak edo matxurak diagnostikatzea, hautemandako sintomak, erabiltzaileak emandako informazioa, informazio teknikoa eta instalazioaren historiala abiapuntu izanik.
  • Mantentze prebentibo, zuzentzaile eta prediktiboko prozesuak gainbegiratzea eta/edo gauzatzea, denborak eta emaitzen kalitatea kontrolatuta.
  • Tresneria eta sistema elektronikoak zerbitzuan jartzea, eta, horretarako, haren funtzionamendua onarpen-parametro teknikoen barruan dagoela ziurtatzea eta kalitate- eta segurtasun-baldintzak ziurtatzea.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:

  • Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
  • Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
  • Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
  • Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
  • Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
  • Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
  • Unibertsitate-titulua izatea.
  • Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
  • Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
  • Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
  • Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.

Profesional honek telekomunikazio-tresneria eta -sistemak, sistema mikroprozesatuak, banda zabaleko sareak, telematika, irrati-komunikazioak eta audio- eta bideo-tresneria industriala eta profesionala mantentzera eta konpontzera zuzentzen diren zerbitzu-sektoreko enpresa pribatuetan zein publikoetan egiten du lan, norberaren kontura edo besteren kontura.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Lanak:

  • Irrati- eta telebista-sistemetako tresneria eta ikus-entzunezko produkzio-sistemetako tresneria gainbegiratzeko eta egiaztatzeko teknikaria.
  • Irrati- eta telebista-sistemak eta ikus-entzunezko eta irrati-difusioko produkzio-sistemak konpontzeko eta mantentzeko teknikaria.
  • Irrati-difusioko sistemetako tresneria gainbegiratzeko eta egiaztatzeko teknikaria.
  • Sistema domotikoetako, sistema immotikoetako eta segurtasun elektronikoko sistemetako tresneria gainbegiratzeko eta egiaztatzeko teknikaria.
  • Sistema domotikoak, sistema immotikoak eta segurtasun elektronikoko sistemak konpontzeko eta mantentzeko teknikaria.
  • Sare lokaletako eta sistema telematikoetako tresneria gainbegiratzeko eta egiaztatzeko teknikaria.
  • Sare lokaletako eta sistema telematikoetako tresneria konpontzeko eta mantentzeko teknikaria.
  • Irrati-lotuneetako sistemak gainbegiratzeko, egiaztatzeko eta kontrolatzeko teknikaria.
  • Audio- eta bideo-tresneria profesionala eta industria-tresneria konpontzeko eta mantentzeko teknikaria.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:

  • Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
  • Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
  • Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

Iraupena: 2000 Ordu

Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:

  • Zirkuitu elektroniko analogikoak. (231 o.)
  • Tresneria mikroprogramagarria. (264 o.)
  • Irrati-komunikazioko tresneriaren mantentze-lanak. (120 o.)
  • Ahots- eta datu-tresneriaren mantentze-lanak. (198 o.)
  • Elektronika industrialeko tresneriaren mantentze-lanak. (198 o.)
  • Audio-tresneriaren mantentze-lanak. (60 o.)
  • Bideo-tresneriaren mantentze-lanak. (60 o.)
  • Tresneria elektronikoa muntatzeko eta mantentzeko teknikak eta prozesuak. (200 o.)
  • Mantentze-lan elektronikoen azpiegiturak eta garapena. (60 o.)
  • Mantentze-lan elektronikoen proiektua. (50 o.)
  • Ingeles teknikoa. (40 o.)
  • Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
  • Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
  • Lantokiko prestakuntza. (360 o.)

Informazio gehiago

    *Beharrezkoa

    Google reCAPTCHA pribatutasun-gidalerroak eta zerbitzu-baldintzak. babesten duen inprimakia.

    Qué dicen de nosotros