Zer da Eskaintza Partziala?

Prestakuntza modular hau metagarria da, eta aukera ematen du tituluen barneko eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko konpetentzia-unitateei lotutako lanbide-moduluak egin eta Lanbide Heziketako titulua lortzeko.
 
Kualifikazio-maila hobetu nahi izan ezkero eta erregimen arrunteko programazio-ordutegia bete ezinik (matrikula ziklo osorako da), Heziketa-Zikloa moduluka (irakasgaiak) egiteko eta modulu horiek banan-banan ziurtatzeko aukera ematen du Eskaintza Partzialak. 18 urtetik gora izatea eta Lanbide-Heziketako zikloetan sartzeko baldintzak betetzea beharrezkoak dira: Erdi-mailako zikloetan eta Goi-mailako zikloetan, aukeratutako zikloaren arabera.
 
Matrikula konpetentzia-unitateka egiten da. Konpetenzia-unitate horiek Lanbide Heziketako tituluek osatzen duten moduluekin lotuta daude. Salbuespena: desagertzeko dauden LOGSE zikloetan, matrikula moduluka egingo da.
 
Iturria: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila. Informazio gehiagorako egin klik hemen.
 
 

Fadura Ikastetxean 2023/24 ikasturterako dauden prestakuntza-ekintzak.

Osasun-larrialdietako Teknikaria A Eredua

Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:

  • Prestakuntza eta  lan orientabidea  (105 ordu)
  • Enpresa eta ekimen sortzailea(63 ordu)
  • Telelarrialdiak (66 ordu)
  • Oinarrizko anatomofisiologia  (99  ordu)
  • Osasun logistika larrialdietan (147 ordu)
  • Pazienteak ebakuatu eta lekualdatzea (63 ordu)