Erasmus+ (K102 Erdi Mailako Ziloak eta K103 Goi mailako Zikloak) programek Lanbide Heziketako Zikloetako 2. mailako ikasleei bekak eskeintzen dizkiete beraien Lantokiko Formakuntza praktikak Europar Batasuneko herrialde batean egiteko.
Atzerriko praktika hauek martxo eta ekainaren bitartean garatuko dira 12 asteko iraupenarekin. Lantokiko Formakuntzako (LP) moduloa praktika hauekin konbalidatu daiteke.
- Helmugako herrirako joan-etorriko bidaia
- Etxebizitza partekatua: pisuetan, erresidentzietan edo familietan
- Leku batzuetan hizkuntza ikastaroak herrialdean bertan
- Instruktore batek gainbegiratutako praktikak egiteko enpresa bat bilatzea
- Istripu eta gaixotasunentzako seguroa, baita ardura zibileko ere
- Mantenu gastuetarako kontribuzioa (Erdi Mailarako bakarrik eta bitartekoen arabera)
- 2. mailako ziklo batean matrikulatuta egotea Goi Mailako edo Erdi mailako ziklo batean
- Eskaera egitean 1. mailako modulo guztiak gaindituta egotea
- Herrialdearen arabera, atzerriko hizkuntzaren gutxieneko maila A1 izango da
- Irakasle-taldearen aldeko txostena izatea (I Eranskina)
- Eskatzen zaienean aurkezpen gutun bat eta Europass eredu bezalako curiculuma Iingelesez) entregatzea [Eredua eta argibideak]
- Fiantza bat ipintzea, gero bueltatuko zaiena
Emandako beka kopurua eskariak baino gutxiago badira bekak esleitzeko irizpide hauek kontutan hartuko dira:
- Eskola espedientea
- Irakasle-taldearen txostena/ Heldutasun maila (II Eranskina)
- Hizkuntza maila
ECHE (ERASMUS CHARTER FOR HIGHER EDUCATION 2021-2027) [Acceder]
- EIES, Europako Infomrazioaren Euskal Sarea [lotura]
- Lana eta formakuntza Europan. Ikusi Europass atala
- SEPIE, Erasmus+ kudeatzen duen Espainiako erakundea [lotura]
- Education, Audiovisual and Culture Executive Agency. Europako erakundea [lotura]
- Eusko Jaurlaritza. Esperientziak, proiektuak eta programak / Europar eta nazioarteko programak [lotura]
Europass dokumentuek zure gaitasun eta trebetasunak Europa osoan era erraz baten aurkezten laguntzen dute.
Curriculum vitaea (CV), Gaitasunen pasaporte europearra eta Hizkuntza-pasaportea sarbide librekoak dira eta pertsona interesatuak lan ditzake:
- Curriculum Vitaea (CV) da zure gaitasun eta prestakuntzak aurkezteko balio duen dokumentua, era argi eta eraginkor batean.
- Gaitasunen Pasaporte Europarrak CV indartzeko balio du. Zure gaitasun eta prestakuntzetako ikuspegi osoa ematen duen paper-zorroa da.
- Hizkuntza Pasaportea trebetasunen autoebaluaziorako eta prestakuntza linguistikoetarako tresna bat da.
Ondoko bi hauek Hezkuntza eta prestakuntzako autoritateek igortzen dute:
- Europass Higikortasun Dokumentua, beste herri europar batzuetan lortutako gaitasunak eta ezaguerak dituena. Higikortasunerako elkarteek osatzen dute bai jatorri-herrian bai herri anfitrioian.
- Teknikari titulura edo Profesionaltasun Ziurtagirira Gehigarriak osatzen du ziurtagiri eta titulu ofizialetako informazioa, beste herri batzuetako enplegatzaile eta erakundeei ulermena errazteko.
Erasmus+ (K102 Erdi Mailako Zikloak eta K103 Goi Mailako Zikloak) programak Europako hezkuntza esparruan garatzen dira. Erkidegoko beste herrialde batean ikasleen formakuntza lan eremuan osatzeko aukera ematen dute.
Programa horiek ikasleak beka bat lortzea errazten dute eta bide batez aukeratu duen herrialdearen ingurune ekonomikoa eta soziala ezagutu eta hobeto uler dezake, lan-esperientzia lortzen duen batera. Behar izan ezkero, hizkuntza prestakuntza edota eguneratzea ere izan dezakete ikastaro baten bidez.
Kontaktua:
- E-mail bidez: internacionalizacion@fadura.eus
Telefonoa: 944069000